2011/07/04

Bigarren entrenamendu saioa. Zumaia, 2011.07.01

Aurreikusi bezala (!!!), joan den ostiralean egin genuen Zumaian I. Elhuyar Batel Ikurriñarako bigarren entrenamendu saioa.



Horretarako fundamentu pixkat erakutsi duen tripulazio bakarra Battle Batela izan da (Iñaki San Vicentek, Iker Manterolak, Maddalen Lopez de Lacallek eta Xabier Saralegik osatua), eta bakarrik ibiltzeko eta proba asko egiteko aprobetxatu zuten lehiarik eza. Hainbeste proba, eta hainbesteko lekukorik eza, non ziaboga gero eta estuago egitea bururatu zitzaien eta zubi haundiko lanpernak bildu zituzten ia. Tira, Iñakik behintzat bai.



Manterola jaunak egin zuen patroiarena. Maddalen, berriz, aurreko ibili zen.

Ahalegin sobrehumanoa dela eta, arraunlarietako batek bizkarreko zaintiratua izan zuen, eta zalantza da datorren estropadarako.

Ez zen bainu espontaneorik izan oraingoan.

1 comentario:

  1. Entrenamendu ederra bai horixe!
    Rafa ahaztu zaizu jartzea Zumaiako traineru guztiekin lehian ibili ginela! Neskek justu irabazi ziguten, baina mutilak, pentsa, haiek kanporantza zihoazela gu jada buelta hartuta geunden eta barrurako bidean!

    Ari da egun handia hurbiltzen!

    ResponderEliminar

Jarraitzaileak